Injustizia den edo ez esateko nor naiz ni! Akaso epaile edo abokatu formazioa al daukat? Ba ez! Baina injustizia batetaz ohartzean sentitu egin ohi dut, barruan korapilo bat egiten zait, birika biek eta sabelaldeak osatzen duten triangelu horretan. Ezinegona, energia kontzentrazioa...ez dakit zer den, baina, barruan berotasuna sentizen dut.
Pentsakor nago, ez dakit akzioak ni lasaitzeko egiten ditudan, ala ahal dudan einean niri justua iruditu zaidan hori lortzeko. Edo agian biak batera lortzea... Ba ziurrenik biak batera lortzea izango da.
Aste honetan "injustizia" horietako bat sentitu dut; han hasi nintzen, astearte goizean, kapitain planeten antzera mundua slabatu nahirik. Nire eskuetan dagoena egin ostean, ez nago oso lasai, ez baitakit helburuak lortu ditudan, justizia egin dudan. Hitz egin behar nuenarekin hitz egin ostean, erabakiak hartuko zituela zin egin zidan. Baina, oraindik ez dakit zerbait egin badu. Orduan, ez banago lasai, niregatik egiten dut? Justua iruditzen zaidana lortzeko egiten dut? Ba ziurrenik biak batera izango da. Lasai ez banago, injustiziak jarraitzen duenaren beldurra daukadalako izango da.
Bitartean, udako beroa da kanpoan, hormonak dantzan eta jende gazteak hitzegitea ahaztu eta zaunk-zaunk egiten jarraitzen du. Gazteak zakurren antzera, katetik askatzean bigunduko dira, hozka egiteko gogotik, jolastera pasako dira, eta zaunka egitetik buztana dantzatu eta gozoagoak izatera pasako dira. Baina, gai al gara gazteon kateak, loturak... ulertzeko? Zakurrarenak bai; katea argi ikusten dugulako. Haratago ikusten saiatu beharko ginateke.
Hau dena buruan ibili dudan egun hauetan, ibili eta ibili, hasi da Korrika 17! Hartu galtza motzak, jarri zapatillak eta atera bide bazterrera, laster pasako baita zure etxe paretik!
Denok gara EUSKALAKARI!
Leihotik begira...
sábado, 9 de abril de 2011
lunes, 21 de marzo de 2011
Negua joan da ta...
...udaberria hasi. Gaztetasunaren eta maitasunaren garai bezela era ezagutzen da; baina, maitasun gutxi munduan.
Sarkozyk hainbeste maite zuen Gadafyri jo ta su ekin dio asteburu honetan. Garai baten maitale ziren, ez zen arraroa Sarkozy txikia Libian hazi-hazita paseatzen ikustea. Kontuan izan Gadafy jaunak ordaindu ziola kanpaina. Maitale ziren, baina, ez omen dago min gabeko maitasunik; Sarkozy Kapitain Planeten eskutan bagaude akabo!
Madrilen enegarren epaiketa ezker abertzalearen kontra, bai kontra, niri aldeko izatea gustatzen zait, ez naiz "anti"-a; Madrilen, ordea, "anti"-ak direla ematen du, kontuz badator ezker abertzalea! Ez al dira ohartzen gisa horretako jarrerek, antzerako jarrerak eragiten dituztela?
Ez dakit zein izango den Auzitegi Goreneko 61. salak erabakiko duena, ni baiezkor nago. Baina, ez da izango Madrilgo Auzitegi gorenetik datorkidan lehen ez azken zaplastekoa.
Urrutitik gertura, boterea herrian ziurgabetasuna sortzen dagoela iruditzen zait, guztiz gaitzezgarria den jarrera normalizatuz, eta normala denean, klaro, normala irudituko zaigu!
Munduak gaztetasuna eta maitasuna behar ditu; gaztetasuna, mugitzeko gogoa, protesta, kritika, lanerako gogoa, beldurrik gabe, armairuak hustu eta erropa berriz betetzeko irrika; eta maitasuna, irribarrea, laguntasuna, errespetua eta elkarlana, ingurua hobetzen badugu, gu ere hobeak izango garelako.
Gabon!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)