...udaberria hasi. Gaztetasunaren eta maitasunaren garai bezela era ezagutzen da; baina, maitasun gutxi munduan.
Sarkozyk hainbeste maite zuen Gadafyri jo ta su ekin dio asteburu honetan. Garai baten maitale ziren, ez zen arraroa Sarkozy txikia Libian hazi-hazita paseatzen ikustea. Kontuan izan Gadafy jaunak ordaindu ziola kanpaina. Maitale ziren, baina, ez omen dago min gabeko maitasunik; Sarkozy Kapitain Planeten eskutan bagaude akabo!
Madrilen enegarren epaiketa ezker abertzalearen kontra, bai kontra, niri aldeko izatea gustatzen zait, ez naiz "anti"-a; Madrilen, ordea, "anti"-ak direla ematen du, kontuz badator ezker abertzalea! Ez al dira ohartzen gisa horretako jarrerek, antzerako jarrerak eragiten dituztela?
Ez dakit zein izango den Auzitegi Goreneko 61. salak erabakiko duena, ni baiezkor nago. Baina, ez da izango Madrilgo Auzitegi gorenetik datorkidan lehen ez azken zaplastekoa.
Urrutitik gertura, boterea herrian ziurgabetasuna sortzen dagoela iruditzen zait, guztiz gaitzezgarria den jarrera normalizatuz, eta normala denean, klaro, normala irudituko zaigu!
Munduak gaztetasuna eta maitasuna behar ditu; gaztetasuna, mugitzeko gogoa, protesta, kritika, lanerako gogoa, beldurrik gabe, armairuak hustu eta erropa berriz betetzeko irrika; eta maitasuna, irribarrea, laguntasuna, errespetua eta elkarlana, ingurua hobetzen badugu, gu ere hobeak izango garelako.
Gabon!